EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Barcelona
  4. I Bertsolaburmetrai lehiaketa

I Bertsolaburmetrai lehiaketa

escrito por Barcelona    jueves, 19 de febrero de 2009

Bartzelonako Euskal Etxeak euskal zinema zabaldu eta sustatzeko asmoarekin urtero antolatzen duen euskal zinema zikloaren barne, internet bidezko bideo lehiaketa bat antolatu du, baina ikuspuntu ezberdin batekin: bertan zinema eta bertsolaritza uztartuko dira, Andoni Egañak eskainitako 4 errimekin gehienez 2 minutuko iraupena duen lana egin beharko delarik.

Informazio gehiago duzue atxikituriko prentsa oharrean eta ondoko web gunean http://blo...ry/festivals/zinemaldia/

Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen euskal zinema zikloaren barruan proiektu berri bat bultzatu du. 4 urte dira jada Bartzelonan Zinemaldiaren eskutik Euskal Herrian egiten den zinema erakusten eta zabaltzen saiatzen garela. Aurten erakusleiho izatetik, zentro sustatzaile izatera pasatzea gustatuko litzaiguke (ditugun ahalmenek uzten diguten heinean). Horregatik bideo lehiaketa bat antolatu dugu jendeak bidaliko dituen sorkuntzak web gune batean zintzilikatuko ditugularik jendeak ikus ditzan. Ondoren epaimahai batek ebaluatuko ditu eta irabazleak erabaki. Bartzelonako Euskal Etxeak, halere, euskal kultura zabaldu eta sustatzeko bere egin ahalean, bestelako ikuspuntu ezberdin bat eman nahi izan dio. Ikuspuntu ezberdin hau laburmetraiak bertsoekin lotzean datza.

Ideia bi diziplina hauek "batzea" da eta horretarako, Andoni Egaña bertsolariak 4 errima eman ditu, bideo batean grabaturik eta gure web gunean ikusgai daudelarik (blog.euskaletxeak.org/category/festivals/zinemaldia ). 4 hitz hauek gehienez 2 minutuko iraupena izango duten lanetan azaldu beharko dute. Lanak euskaraz eginak izango dira (irabazle suertatzen diren lanak katalanez azpititulatuko dira, Katalunian hauen banaketa errazteko) . Lehen edizio honetako epaimahaikideak Kike Amonarriz, Iban Garate eta Joxerra Gartzia izango dira, bertsolaritza eta irudiaren munduarekin lotura estua dutenak.

Saria, euskal kultura zabaldu eta ezagutaraztearekin loturik, aukeratuak suertatzen diren 10 lanei banaketa puntu batzuk eskaintzean datza. Hau da, lehiaketa honen irabazleen lanak 2009 urtean zehar (hurrengo Zinemaldia arte) bai Katalunia, bai Euskal Herriko hainbat zinema eta kultur gune ezberdinetan ikusi ahalko dira. Zirkuitu bat ziurtatzea, alegia, non irabazle hauen lanak ikus ahalko diren.

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen lehiaketa honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen diogu parte hartu nahi duen edonori, eta era berean, banaketa sare horren parte izatera gonbidatzen ditugu Euskal Herriko elkarte kultural, zinema, zine-klub edo kultur etxe guztiak. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo laguntza eskaintzeko prest bazaudete, mesedez helarazi erantzuna helbide hauetara:

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla / Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

 


Comentarios
RSS
¡Sólo los usuarios registrados pueden escribir comentarios!

 Compártelo