EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

Euskal Etxeentzako 2010ko Diru-Laguntzak onartu dira

escrito por EJ-GV    martes, 20 de abril de 2010

Maiatzaren 4an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Euskal Etxe eta Federazioentzako  Diru-Laguntzaren deialdia, aurkezteko epea interesatuei eskainiz.

Eusko Jaurlaritzak gaur egindako bileran onartu ditu aurten Euskal Etxeei eta Euskal Etxeon Federazio eta Konfederazioei emango zaizkien diru-laguntzak.

Diru-laguntza horiek 1.429.395 euroko zenbatekoa dute guztira eta diru kopuru hori, alde batetik, mundu osoan zehar sakabanatutako euskal etxeen  ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko eta, bestetik, azpiegitura eta ekipamenduetarako erabiliko da.

Zehatz-mehatz, diru-laguntza horiek gehienez ere 65.000 mila eurokoak izan daitezke eta urteroko egitasmoak burutzeko eta irabazi asmorik gabeko jarduera zehatzak antolatzeko izango dira, batez ere, gazteriaren, emakumearen, kanpo irudiaren nahiz komunikazioaren eta memoria historikoa errekuperatzearen esparruan.

Bestalde, diru-laguntza horiek azpiegitura eta ekipamendu gastuak ordaintzeko izango dira; hala nola, oztopo arkitektonikoak kentzea, egoitza berriak eraikitzea, gazteentzako guneak egokitzea eta teknologia berriak ezartzea.

Comentarios
RSS
¡Sólo los usuarios registrados pueden escribir comentarios!










[X]
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y poder ofrecerle las mejores opciones mediante el análisis de la navegación.
Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Para más información pulse aquí.