EuskalEtxeak. Portal de y para los centros vascos

  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Gobierno Vasco
  4. Elvira Cortajarena: ???Santa Cruzen badugu ...

Elvira Cortajarena: ???Santa Cruzen badugu etorkizuna???

escrito por EJ-GV    jueves, 06 de mayo de 2010

Elvira Cortajarena, Ordezkariaren bisita Rio Gallegosera

 Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Ordezkariak Patagonia argentinarraren hegoaldera egindako bisita esaldi baikor horrekin laburbildu zuen.

“Gaur egun Eusko Jaurlaritzaren egitarauek eta egitasmoek aldebiko lankidetzan dute oinarria eta hala zuzentzen dira. Santa Cruzeko gobernuak eskualdeko turismoa, meatzaritza, arrantza, gas energia eta energia eolikoaren balio erantsia handitzea du helburu. Xede hori egun euskal enpresak internazionalizatzeko pizgarrian bihurtu daiteke”.

Asteazkenean, maiatzaren 5ean, Cortajarena Daniel Peralta gobernadorea eta Luis Hernan Martinez Crespo gobernadore ordearekin biltzeko aukera izan zuen. Hector Roquel alkatearen eta zinegotzien harrera jaso zuen baita ere.

“Hegoalde Argentinarra Euskal Etxeko zuzendaritzako kideek bultzada berezia eman didate. Euskal etxea sortu berria den arren, goraipagarria da egiten ari diren lana”. Hitz horien bidez ordezkariak Rio Gallegoseko euskaldunenekin izandako lehen inpresioa adierazi zuen.

“Hemengo euskaldunek gure etorrerarako antolatu dituzten maila instituzionaleko topaketa guztiekin inpresionatuta nago”. Euskal Herriak gaur egun duen egoeraren berri izateko jakin-mina antzeman diet. Batez ere, alde bietako eskaria eta eskaintzaren arteko lotuneak bilatzeko borondatea”. Adierazi zuen ordezkariak.

“Lehen hartu-eman hauen ondorioz, Santa Cruzko Ekoizpen Ministroak Delegaziora bisitan etorriko da probintzia mailako gobernuak meatzaritzan, energian eta enpresa garapenean dituen egitasmoak aurkezteko”.

Izandako topaketa ezberdinetan, euskal ordezkariak Humberto Quiñonez Giza Eskubideen Idazkaria eta Emakumeen Idazkaritzaren eskutik genero bortxakeriaren aurka eta pertsona trafikoen aurka probintzian aurrera eramaten ari diren programen berri izan zuen.

Azkenik, Santa Cruzko udalak euskal etxeari eraikina altxatzeko utzitako lau hektareadun lur saila bisitatu zuen euskal ordezkariak. “Hasiera bateko egitasmoan komunez eta sukaldez hornitutako erabilpen anitzeko eraikin baten obra aurreikusten dugu”, azaldu zuen Cesar Arizmendi presidenteak, eraikin berriak oztopo arkitektoniko gabekoa izango dela nabarmendu zuelarik.

 Elvira Cortajarena ordezkaria Helgoalde Argentinarra euskal etxeko kideekin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eusko Jaurlaritza eta Delegazioari lotutako informazio guztia eskuragarri egongo da Jaurlaritzaren Irekia webgunean (www.irekia.euskadi.net).  

Comentarios
RSS
¡Sólo los usuarios registrados pueden escribir comentarios!

 Compártelo